Zarautz Kantuan kantujira saioa egingo dute bihar eguerdian, Lege Zaharren Enparantzatik abiatuta. 12:00etan elkartuko dira, eta goiz osoan zehar herriko hainbat txoko zeharkatuko dituzte, horiek musikarekin alaituz.
Biharkoan Hilario Epelde izango da zuzendari, eta Zarautz Trik taldea arituko da musika-lanetan. Hori horrela, herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera.