Palestinaren aldeko kantu elkarretaratzea egingo dute etzi

Enara Ariznabarreta

Palestinaren alde Zarautzen egindako elkarretaratzeko irudia. (Juan Luis Romatet)

Zarautz Palestina herri ekimenak antolatuta, Palestinari Kantuan mobilizazioa egingo dute etzi, eguerdiko 12:00etan Lege Zaharren enparantzan. 

Palestinako herriak bizi duen genozidioa gogoratzeko eta elkartasuna adierazteko Zarautz Palestina herri ekimenak ekintza antolatu du larunbat honetarako. Palestinari Kantuan mobilizazioa, 12:00etan hasiko da Lege Zaharren enparantzan, eta Palestinaren borrokaren aldeko eta jasaten dituen erasoak gaitzesteko abestiak abestuko dituzte.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide