'Bidean jarraituz' dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia, bihar Photomuseumen

Enara Ariznabarreta

Bidean jarraituz dokumentala. (Utzitakoa)

Proiekzioa eta solasaldia bihar, ostirala, 18:00etan izango dira Photomuseumen bertan. Ohi bezala, sarrera doakoa izango da.

Photomuseumek antolatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Aula/Gela programaren barruan, Bidean jarraituz dokumentala proiektatuko dute bihar. Ondoren, solasaldiaz gozatzeko aukera izango da Aitor Lopez de Aberasturi zuzendari, koproduktore eta kogidoilariarekin eta Ainhoa Urgoitia koproduktore eta kogidoilariarekin batera. Ohi bezala, saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Dokumental honek Bingen Mendizabal konpositorearen itzulera eta 80ko hamarkadatik gaur egunera arteko euskal zinemaren eta musikaren urrezko aroa jorratzen ditu. Istorioa une zehatz batetik abiatzen da. 2008ko krisiaren ostean zinemaren mundutik aldenduta egon ondoren, Bingenek Bernardo Atxaga idazleari buruzko Atxaga: euskaldunen barne lanerako soinu-banda sortzeko enkargua jasotzen du, eta erronka berri horrek bere oroimena piztu eta barne-bidaia bat eragiten dio.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide