Gabonetako produktu goxoz betetako saskiak banatuko ditu Udaberri Jubilatuen elkarteak, eta zozketan parte hartzeko aukera izango dute herritarrek. Txartelak hainbat tokitan eskuratu daitezke: Udaberriren bulegoan, ile-apaindegian, bingoan eta Udaberri tabernan.
Zozketa abenduaren 18an egingo dute. Antolatzaileek herritarrak txartelak erostera eta zozketan parte hartzera gonbidatu dituzte, Gabonak ilusioz eta elkarrekin ospatzeko.