Golez betetako jardunaldia izan da plaieroetako hirugarren hitzordua

Eneko Eizagirre Perez

82. Hondartzako Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldian izan da gaur goizean. Hitzorduan, senior mailako emakumeen eta gizonen 40 taldek parte hartu dute. Lesio larri bat tarteko, atzeratu egin dute Ulacia Bidaiak eta Izar Optika taldeen arteko partida.

Hainbat zelai putzuz beteta egon arren, maila handiko partidak izan dira 82. Hondartzako Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldian. Narrosetik Borghettoko kantinara bitartean, senior mailako 40 taldek hogei norgehiagoka jokatu dituzte 09:00etan hasita.

Dena den, hasitako neurketa guztiak ez dira amaitu; izan ere, Ulacia Bidaiak eta Izar Optika taldeen arteko lehia atzeratu egin dute jokalari baten lesio larria tarteko. Gainontzekoan, emaitza askotarikoak izan dira, onerako eta txarrerako, baina jardunaldiko gol festa nabaria izan da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide