Maila bikaina erakutsi dute Zarautz Trikeko ikasleek

Eneko Eizagirre Perez

Dozenaka lagun gerturatu ziren atzo iluntzean Modelo aretora, Zarautz Trik jaialdiaren seigarren edizioa ikustera. Jalgi dantza taldeko kideekin elkarlanean, ikasleek trikitixa eta pandero doinuz bete zuten aretoa.

Zarautz Trik jaialdiaren seigarren edizioa egin zuten atzo iluntzean, eta dozenaka lagun gerturatu ziren Modelo aretora ikuskizunaz gozatzera. Aratz Olaizola maisuaren gidaritzapean, ikasleek urtean zehar ikasitakoa senideei eta lagunei erakusteko aukera izan zuten. Gainera, Jalgi dantza taldeko lagunekin elkarlanean aritu ziren emanaldian, eta aretoa trikiti doinuz eta dantzaz bete zuten partaideek.

Adin hainbatetako hamahiru trikitixa eta pandero ikasle igo ziren oholtzara, eta maila bikaina erakutsi zuten guztiek. Hainbat kanta interpretatu zituzten ordu eta erdiko iraupena izan zuen jaialdian. Eta nola ez, Jalgiko sei dantzarik sortutako koreografiak modu ezin hobean nahastu ziren Zarautz Trikeko kideen trikitixa eta pandero doinuekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide