Dozenaka lagun elkartu ziren Modelo aretoan bart Felipe Juaristiren azken lana ikusteko. 19:00etan hasi zen saioa, eta poesia desberdinekin osatu zuen hitzordua poeta azkoitiarrak.
Olerkiez gain, zuzeneko musika ere egon zen emanaldian; gitarra doinuek eta ahots ederrek bete zuten olerkiz betetako arratsalde atsegina.