Punk doinuek girotuko dute Hiruputzu etzi

Eneko Eizagirre Perez

Zarata Zarautzek antolatutako jaialdietako bat. (Zaratazarautz)

Etzi, bi talde arituko dira Hiruputzu gaztetxean; batetik, Peedoh zarauztarrak, eta bestetik, Maquinaria Incendiaria kataluniarrak. Kontzertuak 20:00etan hasiko dira.

Igande pasiboei aurre egin nahian, Zarata Zarautzen ekimenez, bi kontzertu antolatu dituzte Hiruputzu gaztetxean. Etzi izango dira 20:00etan eta bi talde igoko dira oholtza gainera. Lehenik, etxeko talde bat arituko da; Peedoh bikoteak emango dio hasiera gaueko hitzorduari. Bestetik, Bartzelonatik etorriko da Maquinaria Incendiaria taldea eta punk doinu azkarrez eta zorrotzez girotuko du gaua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide