Bihar itxiko dute Iñauterietako konpartsan izena emateko epea

Enara Ariznabarreta

Iazko Inauterietako konpartsa. (Intza Trula)

Dagoeneko 280 pertsonek eman dute izena Iñauterietako konpartsan, eta aurten ere ez da pertsona mugarik egongo.

Zarauzko Udalak jakinarazi duenez, 280 pertsonek eman dute dagoeneko izena Iñauteriako konpartsan, eta aurreko urteko erabakiari jarraipena emanez, aurten ere ez da gehienezko parte hartzailerik izango. Hori horrela, bihar izango da izen emateko azken eguna.

Gaiari dagokionez, hamargarren urteurren horri lotuta egongo dela aurreratu du udalak; hau da, azken hamarkadako abestirik "onenak" dantzatuko dituzte.

Interesa duen orok izen ematea konpartsaren karteleko QR-aren bitartez egin dezake, baita esteka honetan dagoen galdetegia beteta ere, eta izena eman duten pertsona kopurua ezagutzean finkatuko da konpartsaren entseguen egutegia.

Era berean, izen ematearekin lotutako informazio gehiagorako 943-00 51 19 zenbakira deitu edo jaiak@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke. Izena eman ahal izateko gutxieneko adina 8 urte izango da, eta 8-10 urte bitarteko haurrek heldu batekin eman beharko dute izena.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide