Ostatu turistikoak arautzen dituen HAPOaz hitz egiteko bilera egingo dute bihar

Intza Trula

Zuberoa kalea. (Aritz Mutiozabal)

18:00etan izango da saioa, Etxezabala aretoan. Irailean onartutako aldaketak turismo garapenaren eta herritarren bizi kalitatearen arteko oreka bilatzea du helburu, bai eta hiri ingurumena eta etxebizitza eskuratzeko eskubidea babestea ere.

Pasa den irailean ostatu turistikoak arautzeko HAPOaren aldaketa bat onartu zuen Zarauzko udalbatzak, eta horren inguruan hitz egiteko bilera deitu du orain. Bihar izango da, 18:00etan, Etxezabala aretoan.

Aldaketa horrek hainbat murrizketa arautzen ditu, turismo garapenaren eta herritarren bizi kalitatearen arteko oreka bilatzeko, bai eta hiri ingurumena eta etxebizitza eskuratzeko eskubidea babesteko ere. Aldaketa horren bidez, besteak beste, saturazio indize bat ezartzen da, 100 biztanleko dauden turismo plazen kopuruaren arabera, eta indize hori gainditzen bada, turismo ostatuen eremua gainditutzat jotzen da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide