Indarrean da TAOren neguko aldia

Enara Ariznabarreta

TAO sistema. (GUKA)

Aparkaleku sistemaren neguko aldia indarrean izango da urtea amaitu bitartean. Errotazio altuko guneetan izan ezik, herrian aparkatzea libre izango da.

Gaurtik urtea amaitu bitartean, martxan izango da aparkaleku sistemaren neguko aldia, eta herrian aparkatzea libre izango da, errotazio altuko guneetan izan ezik. Hori horrela, Txomin Agirre kaiko eta Amaia plazako guneak araututa egongo dira, eta gehienez ere hiru orduz utzi ahal izango da ibilgailua gune horietan. 

Zalantzarik izanez gero, dokumentu honetara jo daiteke. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide