Oraindik sarrerak geratzen dira Imanol Epelderen ikuskizunerako

Intza Trula

Imanol Epelde. (Utzitakoa)

Bihar, 22:00etan hasita, Zerbait sartu zait begian izeneko emanaldia eskainiko du Epeldek Hiruputzu gaztetxean. Sarrerak Garoa liburu dendan daude salgai.

Imanol Epeldek Zerbait sartu zait begian izeneko emanaldia eskainiko du bihar Hiruputzu gaztetxean, ikuskizunaren udazkeneko biraren barruan. Arraio Irratiak antolatuta, 22:00etan eskainiko du ikuskizuna, eta ikustera joan nahi dutenek sarrerak eskuragarri dituzte Garoa liburu dendan.

Epelderen emanaldiak spoken word-a, musika elektronikoa eta irudiak uztartzen ditu. Performance garaikide horretan, bizimoduaren abiadura, naturarekiko deskonexioa, zoriontasunaren bilaketa amaigabea, maskulinitatea eta euskara umorez nahasten ditu, publikoa hunkituz eta hausnarketara bideratuz.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide