San Martin Eguna ospatuko dute datorren ostiralean, hila 13, Udaberri jubilatuen elkartean, eta bertaratzen direnek gaztaina erreak eta txorizo goxoa dastatzeko aukera izango dute. Arratsalde zoragarria izango dela eman du jakitera elkarteak, eta San Martin Eguna elkarrekin ospatzeko gonbita luzatu diete herritarrei.
Era berean, gitarra ikastaroak martxan jarriko dituzte, eta musika eta giro ederrez jantziko dute Udaberri. Saioak doan izango dira, asteazkenero eta ostiralero, 16:30etatik 17:30etara. Udaberrik parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak, eta gogorarazi du ez zaiola bakoitzaren mailari erreparatuko. Ikastaroak lagunartean ikasteko, praktikatzeko eta musikaz gozatzeko izango dira.