Euskal selekzioak eta Venezuelak lagunarteko partida jokatuko dute azaroaren 14an, larunbatez, Bilbon, San Mames futbol zelaian, 20:00etan hasita, eta hara joateko eta handik itzultzeko autobus zerbitzu antolatu du Danda gazte asanbladak. 11:00etan aterako da autobusa Zarauztik Bilbora, Sanz Enea pareko autobus geltokitik, hain zuzen ere. Itzulerako autobusa, berriz, 23:30ean aterako da Bilbotik.
Joan-etorriko txartelak salgai daude dagoeneko. Langileek hamabost euro ordaindu beharko dute txartela eskuratzeko, eta langabeek, hamabi euroren truke eskura ditzakete txartelak. Horiek erosteko @danda.zarautz Instagram kontura mezua bidali beharko dute herritarrek.