Zarautzen etxebizitzaren inguruko eztabaidak indarra hartu duen honetan, EH Bilduk Gure amaren etxea defendatuko dugu izeneko etxebizitzaren inguruko solasaldi irekia antolatu du astelehenerako. 18:30ean hasita, etxebizitza eskubidearen egoera, egungo erronkak eta administrazioek martxan jar ditzaketen neurriak izango dituzte hizpide Bilgunean.
Lehen lerroan jarri dute etxebizitzaren auzia etxebizitzaren garestitzeak, alokairuaren prezioen igoerak, gazteen emantzipatzeko zailtasunek eta etxebizitzen erabileraren inguruko eztabaidek. Horregatik, EH Bilduren iritziz, "beharrezkoa da herritarrekin batera hausnarketarako eta eztabaidarako guneak sustatzea, arazo honi irtenbideak bilatzeko".
Horretarako, Eusko Legebiltzarreko EH Bilduko parlamentari den Xabi Astigarraga izago da solasaldian, etxebizitza arloan gaur egun mahai gainean dauden neurri eta proposamenen berri emateko. Era berean, Garazi Olaizola zinegotziak Zarauzko egoeraren inguruko hainbat gako eta hausnarketa partekatuko ditu, herriko errealitatetik abiatuta.