Izena eman daiteke jada III. Raul Parmo Squash Txapelketa Herrikoian

Enara Ariznabarreta

II. Raul Parmo Squash Txapelketa herrikoia (ZKE Squash taldea)

Abenduaren 12an izango da txapelketa Aritzbatalde kiroldegian, eta parte hartzaileak 09:00etan hasiko dira jokatzen. Izena emateko epea abenduaren 6an amaituko da.

Raul Parmo Squash Txapelketa Herrikoiaren hirugarren edizioa abenduaren 12an jokatuko da, Aritzbatalde kiroldegian, eta izena emateko epea zabalik dago jada. Parte hartu nahi dutenek txapelketaren webgunean egin behar dute inskripzioa, bertan dagoen galdetegia beteta.

Izena ematearekin batera, parte hartzaileek 12 euroko bizum bat bidali beharko dute 688 87 84 70 zenbakira, eta kontzeptuan Squash hitza eta norberaren izen-abizenak jarri beharko dira. Horretarako azken eguna abenduaren 6a izango da. 

Txapelketa egunean,  09:00etan hasiko dira jokatzen parte hartzaileak, eta bertan, senior mailako bi kategoria ariko dira lehian: gizonezkoak eta emakumezkoak. Nahikoa emakume apuntatzen ez badira, gizonezkoen txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide