Mikel Meleroren 'More than weeds' erakusketa ikusgai dago Photomuseumen

Eneko Eizagirre Perez

Mikel Meleroren More than weeds argazki galeriako argazki bat (Mikel Melero).

Abenduaren 13ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa. Hiriko landareen argazki sorta bat da erakusketaren muina. Azaroaren 20an Melerok solasaldia emango du Photomuseum bertan.

Zabaldu dute Mikel Meleroren Moren than weeds izeneko erakusketa Photomuseumen. Abenduaren 13ra bitartean egongo da ikusgai, eta azaroaren 20an, 18:00etan, argazki sortaren egileak solasaldia eskainiko du erakusketa aretoan bertan. Solasaldirako sarrerak debalde eskuratu ahal izango dira, eta asteazkenetan eta ostiraletan ez da sarrerarik ordaindu beharko erakusketa ikusteko. Gainontzeko egunetan, berriz, sarrera arruntek sei euro balioko dute, eta sarrera murriztuek, berriz, hiru euro.

Erakusketaren nondik norakoari dagokionez, galeriako argazkiek Londresko More than weeds mugimendu artistikoarekin harreman handia zutela konturatu zen Melero. Argazkilariak interesik gabeko toki arrotzetan ateratzen diren landareak jarri nahi izan ditu erdigunean argazki sortaren bitartez.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide