Plaierotako hirugarren jardunaldia jokatuko dute igande goizean

Eneko Eizagirre Perez

Bi talde, duela bi aste, 82. Hondartzako Futbol Txapelketako bigarrengo jardunaldia jokatzen. (Aritz Mutiozabal)

82. Hondartzako Futbol Txapelketako partidak 09:00etan hasiko dira. Senior gizonen Marmarra taldeak egin beharko du joko eremu markaketa.

Igandean jokatuko dituzte 82. Hondartzako Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldiko partidak. 09:00etatik aurrera, hasiko da hitzordua Zarauzko hondartzan. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, joko eremu markaketa senior mutilen ligako Marmarra taldeak egin beharko du, 07:45ean.

Horrez gain, jardunaldi honetan lau talde izango dira epaileen ardura kudeatuko dutenak; gizonen ligako Iuri aholkularitza, Euskalmader acuchillados eta gizonen zein emakumeen ligako La potx taldeek. Atsedenaldia izango dute gizonen ligako Iuri aholkularitza, Balearri- Astillero eta Euskalmader acuchillados taldeek hirugarren jardunaldi honetan.

Azaroak 8, igandea:

Senior mutilak
1. Asti Pinturak - La Potx
2. Francesena sarraila denda - KTXO
3. Ulacia bidaiak - Izar Optika
4. Celso Castro - Kosta Hortz klinika
5. Latz taberna - Txiki Polit
6. Etxabe Confort - Nautiko Zarautz
7. Talai Mendi kanpina - Gau Txori taberna
8. Tivoli-Naparrak - Itxaso taberna
9. Pukas - Arrano taberna
10. Katixa - Garcia edari banaketak
11. Euromar - Marmarra
12. Kirkilla enea jatetxea - Telesforo erretegia
13. Asergroup Acrisure - Euskalduna taberna

Atsedena: Iuri Aholkularitza, Balearri-Astillero, Euskalmader acuchillados

Senior neskak
14. Marmarra - Kebidek
15. Kirkilla enea jatetxea - UMA
16. Ekimen - La Potx
17. Marina Txiki - Itxaslur taberna
18. Itxaso taberna - Euskalduna taberna
19. Lukas ardotegia - Lakari-Arrano
20. Izeta - 310-Kepa Osteo

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide