Zarauzko Udalak bilera irekia deitu du biharko, 18:30etatik 20:00etara Etxezabala aretoan. Bileraren heburua herriko zarata murrizteko Ekintza Plana lantzea eta herritarren ekarpenak jasotzea da.
Ekainean onartu zuen Zarauzko zarata mapa udalak, eta prozesu hartan, herritar askok egin zituzten ekarpenak zarata murrizteko. Hori horrela, ekarpen horiek osatu, aztertu eta Ekintza Planean txertatuko dituzte. Inaxio Illarramendi Ingurumeneko zinegotziak adierazi duenez, “gizartearen antolaketak hainbat zarata sortzen ditu, eta trafikoa, trena, industria eta aisialdia dira zarata iturri nagusiak Zarautzen”. Ilarramendik garbi dauka zaratak eragina duela ongizatean, eta horregatik, gaia aztertu eta aurre egin behar zaiola du iritzi.
Udalak herritar guztiak animatu nahi ditu bihar arratsaldian Etxezabala aretora, eta era berean, prozesuan parte hartzera eta ekarpenak egitera.