Giro paregabea izan da asteburuan Borghetto parean, Ibon Imazen Oroimenezko surf txapelketaren 30. edizioan. Eguraldi onarekin eta herritarren animo artean aritu dira surflariak lehian, eta talde desberdinetan banatuta aritu dira surfean. Iaz bezalaxe, aurten ere Nahia Calderon eta Oxel Oregi izan dira Open mailako txapeldunak.
Masters kategorian Oier Illarramendi nagusitu zen, eta xafla luzearekin lehiatu zirenen artean Jon Garmendia izan zen hoberena. 14 urte azpikoen mailan, Ainhoa Troitiño eta Lukas Iribar izan ziren txapeldun, eta 18 urte azpikoenean, Lur Oregi. Kategoria alternatiboan Candela Azurtza eta Andoni Domingez nagusitu ziren, eta etzanlarietan Jon Azkoaga izan zen onena. Azkenik, foso 80 kategorian, 80ko hamarkadako surflarien topaketan, Ibon Amatriain nagusitu zen. 12 urte azpikoen topaketa ere izan zen, baina kategoria honetan ez da irabazlerik egoten.
Sailkapena osorik:
Open neskak:
- Nahia Calderon
- Ainara Aymat
- Kora Calderon
- Paula Ortiz
Open mutilak:
- Oxel Oregi
- Keoni Lasa
- Aritz Aranburu
- Lander Davila
Masters:
- Oier Illarramendi
- Julen Elkoro
- Paulo Diaz
- Erik Erostarbe
Xafla luzearekin:
- Jon Garmendia
- Iker Treviño
- Mikel Yerobi
- Urko Treviño
14 urte azpiko neskak:
- Ainhoa Troitiño
- Malen Troitiño
- Maia Cedron
- Laia Abou-Asali
14 urte azpiko mutilak:
- Lukas Iribar
- Jon Amostegi
- Danel Eizagirre
- Enok Lasa
18 urte azpiko mutilak:
- Lur Oregi
- Alex Amondarain
- Kai Epelde
- Ager Epelde
Alternatibo mutilak:
- Julen Larra
- Mikel Celorio
- Juan Martinez
- Alberto Agirre
Alternaibo neskak:
- Candela Azurza
- Malen Treviño
- Mareike Vogt
- Leire Leizaola
Etzanlariak:
- Jon Azkoaga
- Adur Amatriain
- Haritz Irureta
- Martin Herraiz