Abian da Murkilen kanpaina berria

Intza Trula

Murkil elkarteak antolatutako azoka bateko irudia. (Intza Trula)

Igandera bitartean Merkataritza Astea ospatuko du Murkil Zarauzko merkatarien elkarteak. Elkartearen parte diren saltokietan erosketak egiteagatik, bezeroak sari ugariko zozketa batean sartuko dira.

Martxan da Murkil Zarauzko merkatarien elkartearen Merkataritza Astea, sariz betetako kanpaina. Igandera arte, hilaren 8ra arte, egongo da martxan, eta erosketak egiten dituzten herritarren artean sari ugari zozkatuko ditu elkarteak.

Hain justu ere, Murkileko saltokietan erosi eta txartel bat betetzen dutenen artean 500 euroko erosketa bonu bat, 100 euroko hamar bonu eta lau saski zozkatuko dituzte. Halaber, bi galdera erantzun beharko dituzte txartela betetzean, eta zozketako irabazleek galdera horiek zuzen erantzun badituzte, sari bikoitza izango dute.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide