Gaur goizean ekin diote Ibon Imazen 30. Oroimenezko surf txapelketa herrikoiari. Hainbat mailatan banatuta, herriko surflariak lehian arituko dira egun osoan zehar, baita bihar ere. Lehia aitzakiatzat hartuta, herriko surflariak elkartu dira, eta asteburu paregabea igaroko dute lagun artean.
Surf giroa da nagusi Borghetto gaur parean, eta txapelketa 18:30ak arte luzatuko da. Partaide guztiek bazkari goxo bat dastatzeko aukera izango dute, eta gauean, afariaz gain, hainbat kontzertuz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Atzo ospatu zuten Ibontxiki eguna, eta etxeko txikienek eta gurasoek olinpiar surfaz gozatzeko aukera izan zuten. Hori horrela, arratsaldean ogitartekoak eta dantza izan ziren nagusi Desertu Txikian.
Bihar, berriz, txapelketak aurrera jarraituko du goizean goiz hasita, eta arratsaldean finalak jokatuko dituzte. Gainera, 11:00etatik 16:30era, lema eta ohol margoketaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Aurtengo edizioa amaitzeko, sari banaketa izango da.