2027ko inauterietako kartel lehiaketa martxan da jada

Eneko Eizagirre Perez

Kuadrilla bat mozorrotuta 2025eko inauterietan.

Urtarrilaren 4a bitarte eman daiteke izena 2027ko inauterietako kartel lehiaketan. Dirutan bi sari emango dira; lehen saria 500 eurokoa izango da eta bigarrena 300 eurokoa. Publikoak aukeratutako kartel onenak bi pertsonentzat afari bat eskuratuko du Euskalduna tabernan.

Behin inauterietako konpartsetan izen ematea martxan jarrita, Udala lanean hasi da 2027ko inauterietako kartela bilatzen. Zarauzko Udalak, Jaiak eta Ekitaldietako departamentuaren bitartez, eta Euskalduna tabernarekin elkarlanean, aurtengo kartela aukeratzeko ekimena martxan jarri du Urtarrilaren 4a bitarte.

Herritarrek jada izena eman dezakete kartelak bidaltzen eta aurtengoan ere sari potoloak irabazi ditzakete. Besteak beste, 500 euroko lehen saria eta 300 euroko bigarren saria. Publikoak hautatutako kartelik onenaren egileak, Euskalduna tabernan bi pertsonentzat afaria irabaziko du. Sari honetako bozketa, Zarauzko Turismo Bulegoaren Facebookean egingo da urtarrilaren 18tik 22ra.

Parte hartzeko, ondorengo ezaugarriak izan behar ditu kartelak; Lanak A3 neurrian egin beharko dira (TIFF, JPG edo PDF formatuan) eta aurkezterakoan, USB batean entregatu beharko dira Zarauzko Turismo Bulegoan (Kale Nagusia, 30) edo Euskalduna Tabernan (Kale Nagusia, 37) urtarrilaren 4a baino lehen.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide