'Errebote gaua' elektronika jaialdia egingo dute estreinakoz Hiruputzun

Eneko Eizagirre Perez

Zip DJa. (Utzitakoa)

Larunbat gauean izango da Errebote Gaua jaialdia, 23:00etan hasita. Asti, Ixeta Zip eta Timi Dekosko DJak arituko dira gaua girotzen.

Estreinakoz Errebote Gaua ospatuko dute Hiruputzu gaztetxean, larunbat honetan. Musika elektronikoz betetako jaialdia izango da, eta gau osoko egitaraua aurkeztu dute antolatzaileek: 23:00etan hasiko da lehen DJ saioa, eta igandeko 06:00ak arte iraungo du jaialdiak.

Lau DJ izango dira gau osoan zehar gaztetxea girotzen egongo direnak: Asti, Ixeta, Zip eta Timi Dekosko, hain justu ere. Doakoa izango da sarrera, eta dantza egiteko eta musika elektronikoaz gozatzeko deialdia egin dute antolatzaileek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide