Zarauzko Mugimendu Feminista Azaroaren 25ari begira jarri da jada. Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna antolatzen haste aldera, asanblada deitu du larunbaterako.
Egun bertan egingo dituzten jarduerak antolatzeko saioa izango da, 11:30ean Emakumeen Etxean. "Goazen elkartzera, saretzera eta antolatzera!" mezuarekin herritarrak parte hartzera animatu ditu mugimendu feministak.