A29ko hauteskunde mahaiko kideak aukeratzeko zozketa egingo da astelehenean

Eneko Eizagirre Perez

Espainiako Gorteetarako hauteskundeak Orokieta (Onintza Lete Arrieta)

Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeetarako mahaiko kideak aukeratzeko zozketa egingo da azaroaren 2an. Bestalde, Posta bidez bozkatzeko aukera ere martxan da jada.

Azaroaren 29an Diputatuen Kongresuko eta Senatuko hauteskundeak ospatuko dira eta jardunaldi horretarako hauteskunde mahaiko kideak aukeratzeko zozketa egingo da azaroaren 2an, 09:15etan. Zozketa udaletxeko Pleno aretoan izango da, eta aurreko aldietan bezala, Estatistikako Institutu Nazionalaren programa informatiko baten bitartez egingo da hautaketa.

Zarautzen erroldatutako biztanleen artean aukeratuko da hauteskunde mahaian nor eseriko den azaroaren 29an. Behin zozketa amaitzean, Udalaren webgunean eskuragarri egongo norbera hautatua izan den edo ez ikusteko esteka. Kontsulta egin ahal izateko, NAN zenbakia erabili beharko da.

Bestetik, posta bidezko botoa eskatzeko epea zabalik dago jada. Botoa eskatzeko azken eguna azaroaren 19a izango da eta bozkatzeko epe muga, berriz, azaroaren 25a. Posta bidezko botoaren inguruko informazio gehiago aurkitu daiteke esteka honetan. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide