'Manuel de Ynchausti eta Lurdes Euzko Aur-Etxea Kolonia (Jatsu, 1937–1939)' liburuari buruz arituko dira gaur Photomuseumen

Enara Ariznabarreta

Ana Belén Larrauri eta Manuel de Ynchasti senar-emazteak (MYA).

18:00etan izango da aurkezpena, doan. Jon Urutxurtu Bengoa liburuaren autorea aurkezpenean egongo da, eta Lapurdiko Jatsu herrian kokatutako Lurdes Euzko Aur-Etxea koloniaren inguruan hitz egingo du.

Gela programaren barruan, Manuel de Ynchausti eta Lurdes Euzko Aur-Etxea Kolonia (Jatsu, 1937–1939) liburuari buruz jardungo dute gaur Photomuseumen, 18:00etan hasita. Sarrera doakoa izango da, eta aurkezpenean izango da Jon Urutxurtu Bengoa liburuaren autorea bera. 

Espainiako Gerra Zibilean milaka haurrek euren familiak utzi eta atzerrira alde egin behar izan zuten. Urutxurturen ikerketa honek Lapurdiko Jatsu herrian kokatutako Lurdes Euzko Aur-Etxea kolonia du ardatz. Bertan, 34 haur euskaldun hartu zituzten, 11 gipuzkoar eta 23 bizkaitar. Lanak, halaber, kolonia sortu, finantzatu eta antolatu zuten Manuel de Ynchausti eta Ana Belén Larrauriren lana, eta bertan aritu ziren langileak aitortu nahi ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide