Nazioarteko Ahotsak zikloaren azken kontzertuaz gozatzeko aukera izango da gaur Frantziskotarren elizan. Granadako Pequeñas Voces de La Alhambra abesbatzak eskainiko du emanaldia 20:30ean hasita, eta sarrerak kontzertua hasi aurretik salduko dituzte eliz atarian.
2013an sortu zuen Myriam Galvezek Pequeñas voces de la Alhambra haur abesbatza, eta gaur egun, 9 eta 17 urte bitarteko 40 abeslarik osatzen dute. Ibilbide laburra izan arren, ahotsen afinazioagatik, errepertorioagatik eta eszenako interpretazioengatik nabarmendu da, eta hainbat sari jaso ditu. 2024. urtean, Hezkuntza-proiektu Onenaren saria jaso zuen. Halaber, lehen saria jaso zuen 2025eko Mallorcako Binissalemeko IV. Abesbatza Lehiaketan, baita 2026ko Granada Hiria IV. Abesbatza Lehiaketan eta Torreviejako Habaneren Gazte Lehiaketan ere.