Tone Tomsic abesbatza akademikoaren txanda da gaur

Intza Trula

Tone Tomsic abesbatza, kontzertu bat ematen. (Tone Tomsic abesbatza, Ljubljanako Unibertsitatea)

Nazioarteko Ahotsak zikloaren barruko hirugarren kontzertua emango du Esloveniako Ljubljanako Unibertsitateko abesbatzak. 20:30ean hasiko da emanaldia, Frantziskotarren elizan.

Letoniako Juventus eta Bulgariako Irrati Nazionaleko abesbatzen ostean, Esloveniako abesbatza igoko da gaur Frantziskotarren elizako oholtzara. 20:30ean hasita, Ljubljanako Unibertsitateko Tone Tomsic abesbatzak emanaldia eskainiko du, Nazioarteko Ahotsak zikloaren barruan.

Esloveniako eta nazioarteko musika koraleko talde entzutetsuenetako bat da Tone Tomsic. Unibertsitateko hainbat fakultatetako ikasleek osatzen dute abesbatza, eta bere bikaintasun artistikoagatik da ezaguna.

Sarrerak kontzertua hasi baino lehen jarriko dituzte salgai eliz atarian, 5 eurotan –Zarautz Abesbatzaren lagunentzat, 3 eurotan–. Sarrerekin lortzen duen dirua egitasmoaren gastuak ordaintzera bideratuko du Zarautz abesbatzak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide