Zarata Zarautz kolektiboak Gau Beltza ospatuko du bihar Hiruputzu gaztetxean. 21:30ean hasita, hardcore punk estiloko abestiak jotzen dituzten hiru talde entuzteko aukera izango da bertan: Disbauxa, Harakin eta Urin taldeak, hain zuzen.
Disbauxa eta Harakin taldeak gasteiztarrak dira, eta Urin, berriz, Berlingo talde bat da. Kontzertuak 21:30ean hasiko diren arren, Zarata Zarautzek brindisa egingo du ordu erdi lehenago, 21:00etan. Izan ere, Putzuzulo gaztetxearen okupaziotik 21 urte pasa direla eta, topa egingo dute.