Sarrera guztiak agortuta, Zanbuila antzezlana aurkeztuko du bihar Lola kolektiboak Zarautzen. Modelo aretoan izango da emanaldia, 20:00etan, eta oholtzaren gainean izango dira Irene Hernando, Esti Curiel eta Amaia Ruiz de Galarreta aktoreak.
Kostaldeko herri batean bizi diren belaunaldi desberdineko emakumeak dira Zanbuila-ko pertsonaiak. Batetik, Itziar dago, krisialdian dagoen 39 urteko emakume bat, eta haren bidez agertuko dira beste pertsonaiak: Karmen, adineko emakume bat, eta haren alaba, Arritxu. Ikusten eta entzuten ez diren emakumeen ahotsak plazaratzea da lanaren helburua.