60+ Adinekoen Udazkena jardueren barruan, ESI Donostialdeak Ariketa fisikoa, kirola eta osasuna mahai-ingurua antolatu du biharko. 19:00etan hasita, hitzaldiaz eta solasaldiaz gozatzeko aukera izango dute Santa Klara komentura bertaratzen direnek.
Leire Arrojeria kazetaria arduratuko da saioa gidatzeaz, eta Olatz Etxebeste Osakidetzako Donostialdeko ESI-ko fisioterapeutaz, Usoa Ostolaza txirrindulariaz eta Iratxe Aranburu Epelde Zarauzko Udaleko Kirol zuzendari eta atleta ohiaz inguratuta egongo da. Jakitera eman dutenez, izen ematearekin izandako arazo informatiko baten ondorioz, sarrera librea izango da.