Merkatua biziberritu dute beste urte batez jai giroan

Aritz Mutiozabal

Merkatua Bizirik elkartearen urteurren festa egin zuten atzo arratsaldean, eta herritar ugari bertaratu zen, azokako saltzaileen egitasmoarekin ospatzera,

Eguraldi kaxkarrak baldintzatuta, Merkatu plazan bertan ospatu behar zuen beste urte batez Merkatu Bizirik elkarteak bere urteurren festa. Hala ere, hori ez zen oztopo izan eta herritarrak azoka barrura sartu ziren atseginez jai giroarekin bat egitera. Merkatuko saltzaileek euren bezeroei eskerrak emateko egitasmoa izan ohi da, eta atzokoan arratsalde pasa ederra partekatu zuten. 

Oilasko hegalak eta askotariko pintxoak dastatzeko parada izan zuten bertaratu zirenek, euro baten truke, eta, era berean, bertako garagardoa, sagar zukua eta sagardoa eskaini zuten. Merkatuan erosteko aukera dauden produktuekin gozatu zuten herritarrek, azken finean. Festak iraun bitartean, gainera, ZarautzTrik eta Arrai Zopa taldeak aritu ziren musika eta kantu giroan.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide