Azaroaren 11ko greba orokorra

Azaroaren 11ko greba orokorraren inguruko elkargunea antolatu du Ernaik etzirako

Eneko Eizagirre Perez

Etxebizitza duinaren alde, Ernai. (Intza Trula)

Musika Plazan izango da, 18:00etan hasita, eta aurreratu dutenez, gaiaren inguruko solasaldi bat egingo dute bertan.

Azaroaren 11an etxebizitza duinen alde deitutako greba orokorrarekin bat egingo du Ernaik, eta herritarrei horren inguruko informazio gehiago emate aldera, elkargune bat antolatu du. Ostiral honetan izango da, Musika Plazan, 18:00etan.

"Etxebizitza, gazteen artean, eta oro har herri sektorean, ezberdintasun sozialak eta prekarietatea iraunarazteko elementu bat bihurtu" dela dio Ernaik. Horregatik, greba deialdiaren harira, gaiaren inguruko gogoeta saioa antolatu dute etzi.

Hego Euskal Herriko hainbat herritan hasi dira greba orokorrerako prestakuntza jarduerak egiten, Urrats bat aurrera ekimenaren barruan. Etxebizitzaren gaiak azken asteetan hartu duen indarrarekin, "grebara ahalik eta gazte gehien batzea" ezinbestekoa dela azpimarratu dute elkarguneko antolatzaileek. Horregatik, gaia lantzeko eta testuinguruan kokatzeko solasaldia antolatu du Ernaik.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide