Euskal Herriko Mendi Erronken azken etapari ekingo diote Pagoeta Mendi Elkarteko kideek hilaren 25ean. Lekunberritik hasita, Ireber tontorrerantz igoko dira eta bertatik Auñamendietarainoko bistak izango dituzte. Irteerak 21 kilometroko distantzia izango duen arren, elkarteko kideek diote igoera eta jaitsiera leunak direla eta erraz egiteko bidea dela. Bidaiaren igoera metatuari dagokionez, 700 metro ingurukoa izango da, jaitsiera, berriz, 780 metrokoa.
Irteera igandean bertan 07:30ean izango da Agoues biribilgunetik. Izena emateko, Mendizabal kinkila-dendatik pasa behar da urriaren 19tik 23ra bitarte. Irteeraren inguruko informazio gehiago elkartearen webgunean aurkitu daiteke.