Ondharez Zarauzko ondare kulturala babesteko elkarteak Arantzazuko santutegira eta liburutegira bisita gidatua antolatu du urriaren 24rako. Goiz irteera izango da, eta joan-etorria autobusez egingo dute, 09:30ean Zarauztik abiatuta eta 14:00etan itzultzeko asmoarekin.
Arantzazuko liburutegi eta artxiboen kudeaketaz arduratzen diren Noelia Gomez artxibozainaren eta David Cano historialariaren gidaritzapean egingo dute bisitaldia, 11:15etik 12:15era. Bisita bi taldetan banatuta egingo dute; euskaraz eta gaztelaniaz, alegia.
Irteeran parte hartu nahi dutenek zarautz@ondharez.eus helbide elektronikora idatzi beharko dute izena emateko. Elkarteko bazkideak 10 euro ordaindu beharko dute, eta bazkide ez direnak, berriz, 20 euro. Ordainketa autobusean egingo dute, egunean bertan.