Eraztun Berde Urdinak antolatuta, Itulazabalgo urmaeletara irteera egingo dute etzi. Itulazabalgo zuhaiztian bertan elkartuko dira 10:00etan, eta Aranzadi zientzia elkarteko Ion Garinen gidaritzapean, urmaeletako anfibio, narrasti eta odonatuak ezagutuko dituzte, eta urmaelak hobetzeko auzolana egingo dute.
Bertaratu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena eraztunberdeurdina@zarautz.eus helbidera idatzi edota 943-00 51 09 telefono zenbakira deituta.