Agortuta daude Mikel Urdangarinen kontzerturako sarrerak

Intza Trula

Mikel Urdangarin musikaria. (Utzitakoa)

Ostiral honetan, 20:00etan, eskainiko du zuzenekoa Modelo aretoan. Laukote formatuan izango da kontzertua: urte luzez bidelagun izan dituen musikariekin batera, alegia.

Mikel Urdangarinek kontzertua eskainiko du ostiral honetan, hilak 16,  eta emanaldirako eskuragarri zeuden sarrera guztiak agortu dira. 20:00etan hasiko da zuzenekoa, Modelo aretoan, hain zuzen ere.

Laukote formatuan emango du emanaldia, urte luzez bidelagun izan dituen musikariekin elkarlanean. Zarauzko Udaleko Kultura sailak urritik urtarrilaren hasierara arte prestatutako kultur eskaintzaren barruko kontzertua izango da.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide