Itulazabalgo urmaeletara irteera antolatu du udalak urriaren 17rako

Enara Ariznabarreta

Itulazabalgo hezegunea. (Zarauzko Udala)

Aranzadi zientzia elkarteko Ion Garinen gidaritzapean, urmaeletako anfibio, narrasti eta odonatuak ezagutuko dituzte. Gainera, bertaratzen direnek urmaelak hobetzeko auzolana ere egingo dute.

Eraztun Berde Urdinak Itulazabalgo urmaeletara joateko irteera antolatu du urriaren 17rako. Itulazabalgo zuhaiztian elkartuko dira 10:00etan, eta Aranzadi zientzia elkarteko Ion Garinen gidaritzapean, urmaeletako anfibio, narrasti eta odonatuak ezagutuko dituzte, eta urmaelak hobetzeko auzolana egingo dute.

Bertaratu nahi duen orok izena eman beharko du aurretik. Horretarako, eraztunberdeurdina@zarautz.eus helbidera idatzi beharko dute edota 943-00 51 09.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide