Poesia errezitaldi musikatua, etzi Modelo aretoan

Enara Ariznabarreta

Juan Ramon Makuso poeta eta filosofoa. (Mikel del Val)

Juan Ramon Makuso poeta eta filosofoak Haragi hosto poema-liburuaren errezitaldi musikatua eskainiko du Modelo aretoan. Azaroaren 5ean, berriz, Felipe Juaristi igoko da agertokira.

Gipuzkoako Ateneoak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, bi poema errezitaldi antolatu ditu datozen hilabeteetarako. Etzi, ostegunez, poesia errezitaldi musikatuaz gozatzeko aukera izango da Modelo aretoan, 19:00ean hasita.

Juan Ramon Makuso poeta eta filosofoak Haragi hosto poema-liburua errezitatuko du bi musikariren laguntzaz. Musika emanaldirako propio sortutakoa izango da, eta zenbait irudiren proiekzioarekin osatuko dute ikuskizuna.

Azaroaren 5ean, berriz, Felipe Juaristi idazleak eskainiko du errezitaldia Modelo aretoan, eta poemak irakurri ahala, idazleak iruzkinak ere egingo ditu.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide