Femmm Jazz Vocal taldearen kontzertua lekuz aldatu dute

Enara Ariznabarreta

Femmm Jazz Vocal taldea. (Donostiako Jazzaldia)

Hasiera batean Musika Plazako kioskora igotzekoak ziren arren, azkenean, Femmm Jazz Vocal taldeak Duke Eneako agertoki nagusian eskainiko du kontzertua.

Gaur emango diote amaiera Adarretatik musika jaialdiaren bederatzigarren edizioari. Azken kontzertua Femmm Jazz Vocal taldeak eskainiko du, eta hasiera batean Muska Plazan egitekoak ziren arren, azkenean, Duke Eneako agertoki nagusira igoko da lau emakume gaztek osatutako ahots-taldea.

Jazz eta pop doinuz jantziko dute malekoia 18:30etatik 20:00etara, eta igande arrantsalde paregabeaz gozatzeko aukera izango dute gerturatzen direnek.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide