XIX. Francisco Escudero Nazioarteko Lehiaketaren sari banaketa egingo dute Modelo aretoan

Eneko Eizagirre Perez

Francisco Escudero Akordeoirako Nazioarteko Konposizio Lehiaketaren emanaldi bat. (Hauspoz elkartea)

XIX. Francisco Escudero Nazioarteko Lehiaketaren sari banaketa egingo dute Modelo aretoan urriaren 11n, 12:30ean. Musikene Akordeoi Ensemblek girotuko du eguerdia, nazioarteko hainbat lan esanguratsu interpretatuz. 

Francisco Escudero Nazioarteko Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia egingo dituzte urriaren 11an, 12:30ean, Modelo aretoan. Musikene Akordeoi Ensembleren eskutik, azken urteetan akordeoirako landutako nazioarteko hainbat lan interpretatuko dituzte.

Hauspoz Euskal Akordeoi Elkartearen ekimenez, hemeretzigarren aldiz ospatu dute akordeoi konposizio lehiaketa. Aurtengo edizioan, 48 herrialdeetako hainbat konpositorek 125 obra aurkeztu dituzte, munduko bost kontinenteetako parte hartzaileak elkartuz.

Aretoan entzun ahal izango diren piezen artean, Fran Barajas konpositorearen El olor de la guayaba akordeoirako egindako lana entzungo da. Halaber, Cristoffer Haard musikariaren Lunga kantua ere interpretatuko dute Marco Sevarlice zuzendariak gidatutako musikariek. Cristovao Almeidak Akordeoi Ensemblerako sortutako Stimming on checkered bellow lana entzuteko aukera ere izango da. Gainera, Dvoraken eta Araguesen piezak interpretatuko ditu Musikene Akordeoi Ensembleak.




Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide