Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, adimen artifizialaz jardungo dute gaur bigarrengoz. 18:00etan hasiko da saioa, Photomuseumen bertan, doako sarrerarekin.
Gaurkoan, adimen artifiziala egunerokotasunaren parte bilakatzeak zein ondorio izan ditzakeen aztertuko dute. Memoria, identitatea, harremanak eta oroitzapenak izango dira saio honetako gai nagusiak, hain justu ere. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute, publikoaren parte hartzea sustatuz.