'Territorio remero' liburua aurkeztuko du Iñaki Iturainek, Garoan

Aritz Mutiozabal

Iñaki Iturain 'Territorio remero' liburua eskuetan duela. (Onintza Lete Arrieta)

Ekitaldia bihar arratsaldean izango da, 18:30ean hasita, eta solasaldian Xabier Alberdi historialaria izango du lagun. Saioa euskaraz izango da, eta arraunaren mundua eta bere bilakaera izango dute hizpide.

Iñaki Iturain idazle oriotarrakTerritorio remero liburua aurkeztuko du bihar arratsaldean Garoa liburu dendan, Xabier Alberdi historialaria bidelagun duela. Solasaldia euskaraz izango da, 18:30ean hasita, eta gonbidatuek arraunaren mundua, Donostiako traineru estropadak eta Orioko arraunlariek mundu horretan izan duten eta egun duten tokia izango dute hizpide.

Iturainen liburua duela 25 urte euskaraz argitaratutako Orioko patroiak, herri txiki baten historia handia argitalpenaren gaztelaniazko bertsioa da. Liburu hura itzultzeaz gain, eguneratu, egokitu eta azken 25 urteotako gertakariak erantsi ditu; beraz, 1879tik 2026rako historia jasotzen du. Oro har, Orioko traineruko patroiak eta entrenatzaileak dira protagonista nagusiak. Berrikuntza nagusiena da oraingoan emakumeak ere historia horren protagonista direla. Liburuaren hasieran, gainera, Benito Lertxundik arraunaren gainean egindako sarrera poetikoa eta Jon Sarasuaren kirolaren gaineko gogoeta datoz.

Hitzaldian, bide batez, Zarauzko arraunaren eta arraunlarien istorioak ere azalduko dituzte, hala nola Txiki zena, Gorka Aranberri eta zarauztarren aurtengo denboraldi arrakastatsua.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide