Atzo arratsaldean abiatu zituzten San Miguel jaiak Itxasmendi auzoan, danborradarekin eta Txan-Txan maskotaren etorrerarekin. Gaur goizean, berriz, etxeko txikienek hartu dute protagonismoa. Izan ere, haurrentzako txoko ederra prestatu du Mi Dulce Guerrer@ elkarteak auzoko kirol pistan, askotariko jolas eta jarduerarekin: marrazkiak, txapak egiteko aukera, kalkamoniak, aurpegi margoketa eta abar luze bat. Era berean, zenbait postu jarri dituzte jan-edanekin, eta aipatu elkarteak ere berea jarri du bere produktuekin.
Bestalde, hilabeteotan jokatzen aritu diren tenis txapelketako finalak jokatu dituzte pista berrituan, eta jada jaien barruan ikusmin handia sortzen duen hirukoen txapelketa herrikoia, parte hartze nabarmenarekin. Eguerdian, auzo bazkaria izango dute, eta bazkalostetik aurrera ekitaldiek jarraituko dute gauerdira arte.
Egitaraua
Irailak 26, larunbata:
- 14:30. Auzo bazkaria.
- Bazkalostean, bingo solidarioa, Mi Dulce Guerrer@ elkartearen eskutik.
- 16:00. Mus txapelketa. Izen ematea ordu erdi lehenago.
- 17:45. Txokolate jana azuo elkartean.
- 18:00. 12-18 urteko gazteentzako ginkana eta giltzarri tailerra, saskibaloi kantxan, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
- 18:30. Kalejira Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin, Alfatik Itxasmendira, Zarautztrik-ek girotuta.
- 19:30-22:00. DJ Jon, haurrentzat eta gazteentzat, eta parrillada.
- 22:00. Alaiki taldearen emanaldia.
- Ondoren, DJ Bon.
Irailak 27, igandea:
- 10:00. Toka txapelketa.
- 10:00. Pala egokitua.
- 10:30. Bihotzez martxa egokitua.
- 10:30. Arrai-Zopa kantu taldea.
- 11:00. Hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.
- 11:00. Ginkana orientazio proba. 8 urtetik beherako haurrek heldu baten ardurapean parte hartu ahal izango dute.
- 11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
- 12:00. Patata tortilla eta bizkotxo lehiaketak. 12:00-13:00 bitartean aurkeztu behar dira karpan.
- 12:15-13:30. Sari banaketak.
- 16:30-18:00. Chuchin Ibañez eta Jesus Tapiz mariatxi bikotea.
- 19:00. Jaien amaiera, Txan-Txanen igoerarekin.