Dandorradarekin eta Txan-Txanen agerraldiarekin hasi dira Itxasmendiko jaiak

Aritz Mutiozabal

Pasai txarangarekin batera, kalejira alaia egin dute arratsaldean auzoko haurrek eta helduek osatutako danborradak. Ondoren, auzoko maskotak agerraldia egin du jaiei hasiera emateko.

Danbor hotsak alai eta ozen astinduz abiatu dituzte beste urte batez San Migel jaiak Itxasmendi auzoan. Auzo elkartearen paretik abiatu da haurrek eta helduek osatutako danborrada, Pasai txaranga lagun zutela, eta Araba kalea zeharkatu ostean, Indamendi kaleari itzulia eman diote. Jaien lehen ekitaldiak ikusmina sortu du bizilagun artean ez ezik, auzora bertaratu den herritarren artean, eta gogotsu jarraitu dute danbor jotzaileen kalejira.

Danborrada bukatu behin pronto, jaien hasierako hitzartzea egin du bizilagun batek, eta segidan,  Txan-Txan jaietako maskotaren jaitsiera egin dute. Panpina etxebizitza bateko balkoitik kirol pistan atondutako karparaino beheratu dute, eta orduan egin du agerraldi benetako maskotak gozokiak banatuz eta etxeko txikienekin argazkiak eginez.

Jaien lehen egunak iluntzean jarraituko du Itzal taldearen kontzertuarekin, eta ondorem Indate disko jartzailearekin.

Egitaraua

Irailak 26, larunbata
10:00. Tenis txapelketako finalak.
10:00-12:30. Haurren txokoa, Mi Dulce Guerrer@ elkartearen eskutik, karpan: marrazki lehiaketa, esku lanak, jolasak eta abar.
11:30. Hiruko saskiratzeen txapelketa. Izen ematea ordu erdi lehenago.
14:30. Auzo bazkaria.
Bazkalostean, bingo solidarioa, Mi Dulce Guerrer@ elkartearen eskutik.
16:00. Mus txapelketa. Izen ematea ordu erdi lehenago.
17:45. Txokolate jana azuo elkartean.
18:00. 12-18 urteko gazteentzako ginkana eta giltzarri tailerra, saskibaloi kantxan, Haize-Orratz gaztelekuaren eskutik.
18:30. Kalejira Zarauzko erraldoiekin eta buruhandiekin, Alfatik Itxasmendira, Zarautztrik-ek girotuta.
19:30-22:00. DJ Jon, haurrentzat eta gazteentzat, eta parrillada.
22:00. Alaiki taldearen emanaldia.
Ondoren, DJ Bon.

Irailak 27, igandea
10:00. Toka txapelketa
10:00. Pala egokitua.
10:30. Bihotzez martxa egokitua.
10:30. Arrai-Zopa kantu taldea.
11:00. Hamaiketakoa auzoko jubilatuentzat.
11:00. Ginkana orientazio proba. 8 urtetik beherako haurrek heldu baten ardurapean parte hartu ahal izango dute.
11:30. Bihotzez lasterketa solidarioa.
12:00. Patata tortilla eta bizkotxo lehiaketak. 12:00-13:00 bitartean aurkeztu behar dira karpan.
12:15-13:30. Sari banaketak.
16:30-18:00. Chuchin Ibañez eta Jesus Tapiz mariatxi bikotea.
19:00. Jaien amaiera, Txan-Txanen igoerarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide