Urteko ekintzak antolatzen hasteko saioa egingo du Dandak larunbatean

Eneko Eizagirre Perez

Dandak antolatutako joskintza tailerra, Hiruputzun. (Julene Sorarrain)

0. asanblada egingo dute etzi Hiruputzu gaztetxean, 10:30ean hasita. Antolatu nahi dituzten jardueren artean, Dandaren 10. urteurrenekoak izango dituzte hizpide.

Danda gazte asanbladak urtean zehar egin asmo dituen ekintzak antolatzeko saioa egingo du larunbat honetan. Urteko kontzertuak eta aisialdi eskaintzak, Palestinaren aldeko jarduerak, irakurle eta antzerki taldeak eta herriko festen antolakuntza izango dira asanbladan landuko dituzten gaiak, besteak beste. Era berean, ideia zein proposamen berriak egiteko aukera izango da.

Horrez gain, aurtengo deialdia berezia izango dela iragarri dute. Izan ere, Dandaren 10. urteurrena izango da, eta data esanguratsu horren bueltan egingo diren ekintzak ere izango dituzte hizpide bilkuran.

Asanblada Hiruputzu gaztetxean izango da, 10:30etik aurrera, eta herritar guztiak izango dira ongietorriak bertara.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide