Udal langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean

Enara Ariznabarreta

Hainbat udal langilek elkarretaratzea egin dute Lege Zaharren Enparantzan. (Utzitakoa)

Zarautzen bat egin dute Udalhitz lan hitzarmenaren hobekuntza eskatzeko deialdiarekin. ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte urriaren 8an.

Udal langileak udaletxe aurrean egin dute elkarretaratzea gaur goizean, Udalitz eta udaletan edukiak orain! lelopean, kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko eta lan baldintzak hobetzeko eskatuz.

Ekainean ere bi orduko lanuzteak eta protestak egin zituzten Zarauzko udal langileek, baina Udalhitz lan hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta jarraitzen du, azken urteetan bezalaxe. ELA eta LAB sindikatuek grebara deitu dituzte urriaren 8an Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udal langileak, Eudel (Euskadiko Udalen Elkartea) eta alderdi politikoak mugiarazteko, eta udal langileen lan-baldintzak hobetzeko eduki zehatzak mahai gainean jar ditzaten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide