Arkitekturaren eta artearen zikloaren bosgarren zatiarekin jarraituko dute gaur Photomuseumen

Enara Ariznabarreta

Westminster Abbey, Londresen. (The London Pass)

Artea eta arkitektura zikloaren bosgarren saioa eskainiko dute gaur Photomuseumen. Saioa 18:00etan hasiko da, eta arkitekturaren eta ondare historikoaren arteko harremana aztertuko dute.

Photomuseumek sustatutako eta Zarauzko Udalak babestutako Gela programaren barruan, Artea eta arkitektura zikloaren bosgarren saioa eskainiko dute. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da.

Bosgarren saioan, arkitekturaren eta ondare historikoaren arteko harremana aztertuko dute, eta eraikin historikoetan esku-hartzeek dakartzaten erronketara hurbiltzeko aukera izango dute bertaraten direnek. Gainera, Londresko Westminster Abbey eraikin historiko eta monumentalean egitura berri baten txertatze-prozesuaren inguruan arituko dira, iraganaren eta gaur egungo arkitekturaren arteko oreka bilatuz. Proiekzioaren ondoren, solasaldia egingo dute, eta publikoak parte hartzeko aukera izango du.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide