Zarauzko Udalak eta Osakidetzak, beste hainbat eragileekin elkarlanean, elikaduraren inguruko mahai-ingurua antolatu dute datorren asteazkenerako. 19:30ean hasita, elikadurarak gure bizitzetan duen garrantziaz arituko dira Santa Klara Kulturgunean. Mikel Rotaetxe kazetaria arituko da moderatzaile lanetan, eta Garbiñe Aizpuru dietista eta nutrizionistaren, Daniel Lasa sukaldariaren eta Julen Zulaika nekazariaren hitzak entzuteko aukera izango da bertan.
Mahai-inguruaren aurretik Kantakidetza abesbatzak kantatuko du. Sarrera doakoa izango da, eta elikadura jardunaldira bertaratu nahi dutenek honako esteka honetan eman beharko dute izena.